Nortzuk gara? ¿Quiénes somos?

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformaren proposamena

Gasteiztar guztiona izango den etorkizuneko Gasteizko Kafe Antzokiaren nolakotasuna jaso dugu txosten honetan.
 Proiektuaren osotasuna bi espaziorekin ulertzen dugu, Euskararen Etxea batetik (Oihaneder jauregian) eta Kafe Antzokia bestetik.
Gasteizko Kafe Antzokia honela irudikatzen dugu: aisialdiari eta kulturgintzari lotutako topagune naturala; euskaldunentzat eta euskara urrunxeagotik bizi dutenentzat erreferente izateko bokazioa duena; ekarte, euskaltegi, ikastetxe, kultura-talde eta antzekoen lanaz elikatu eta biziko dena, eta trukean horiek elikatu eta biziaraziko dituena.

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko Plataforma Kafe Antzokia sortzeko helburuarekin sortu zen. Helburua kontuan hartuta Euskararen Etxea martxan jartzeko erabakiak ez gaitu asebetetzen, baina GKA eraikitzeko bidean aurrerapausua dela uste dugu: bi oinarri izan behar dituen proiektuaren zutabeetako bat gauzatu egiten delako. Beraz, GKA sortzeko bidean lehen urratsa dela ulertzen dugu, eta “oraingoz” GKA posible ez bada ere, etorkizun hurbilean bere osotasunean gauzatu dadin lanean jarraituko dugu. 


2014-07-16

Plataforman parte hartu nahi baduzu: gasteizkokafeantzokia@gmail.com



Hainbat gasteiztar euskaltzale Gasteiz Kafe Antzokiaren alde egiteko elkartu gara eta manifestu hau osatu dugu. Gure helburua da gasteiztar guztiona izango den Gasteiz Kafe Antzokiaren egitasmoa errealitate bilakatzea. Gure proposamenarekin bat eginez gero, atxiki zaitez eta sinatu Gasteiz Kafe Antzokiaren alde, denon artean gure hirirako nahi dugun kafe antzokiaren eredua eraiki dezagun. 
Eskerrik asko!

Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataforma
 "gasteizkokafeantzokia@gmail.com" - 


-------

Un amplio grupo de euskaltzales gasteiztarras nos hemos reunido para trabajar en favor del Gasteiz Kafe Antzokia y hemos creado el siguiente manifiesto. Nuestro objetivo es hacer realidad el proyecto de un Kafe Antzoki de y para todas y todos. Si estás de acuerdo con la propuesta, adhiérete y firma en favor del Gasteiz Kafe Antzokia, para que construyamos entre todos nosotros y nosotras el modelo de Kafe Antzoki que queremos para nuestra ciudad. Eskerrik asko!

Plataforma a favor del Gasteiz Kafe Antzokia 
"gasteizkokafeantzokia@gmail.com"

No hay comentarios:

Publicar un comentario